Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 4:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;

2. horiek, beren barrua gogorturik duten maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira:

3. hauek ezkontzea debekatzen dute eta zenbait janari ezin dela jan irakasten, nahiz eta janariok egia ezagutu duten sinestedunek eskerrak emanez jateko Jainkoak sortuak izan.

4. Zeren Jainkoak sortutako guztia ona baita eta, eskerrak emanez hartuz gero, ez da ezer baztertzekorik,

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 4