Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 2:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ezer baino lehen, gizaki guztien alde eskari, otoitz, erregu eta esker-emateak egiteko eskatzen dizut;

2. baita erregeen eta agintea duten guztien alde ere, bizitza bare eta baketsuan bizi gaitezen, jainkozaletasunez eta gizabidez.

3. Eder eta atsegin zaio hau Jainko gure Salbatzaileari,

4. honek gizaki guztiak salbatu eta egia ezagutzera hel daitezen nahi baitu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 2