18. Timoteo, ene seme, argibide hauek uzten dizkizut, elkarteko profetek zutaz esan zutena gogoratuz. Hartan oinarriturik, hartzazu parte borroka eder honetan,
19. sinesmenari eta kontzientzia garbiari eutsiz; hau bazterrera uzteagatik, sinesmenean ere huts egin du zenbaitek,
20. hala nola Himeneok eta Alexandrok. Hauek Satanasen esku utzi ditut, biraorik ez egiten ikas dezaten.