Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 5:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Beraz, ez dezagun lorik egin gainerakoek bezala, baizik eta egon gaitezen erne eta argi.

7. Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen.

8. Guk, ordea, egunarenak garenok, argi behar dugu egon, geure armak prest ditugula: sinesmena eta maitasuna bularrekotzat, salbamenaren itxaropena burukotzat.

9. Izan ere, Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik.

10. Jesu Kristo guregatik hil zen, gu, nahiz esna nahiz lo, berarekin bat eginik bizi gaitezen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 5