Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Atenasen neu bakarrik gelditzea erabaki nuen,

2. eta Timoteo, gure anaia eta Kristoren berri onaren zerbitzuan Jainkoaren lankidea, bidali nizuen. Sendo eta adore zintzaten bidali nizuen,

3. eta gertatzen zitzaizkizuen atsekabeengatik inor gainbehera etor ez zedin. Badakizue horiek ditugula geure zori.

4. Zuekin ginelarik, aldez aurretik esan genizuen atsekabeak izango genituela, eta badakizue hala gertatu dela.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 3