Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 2:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. galarazi egin nahi baitigute jentilei, salbatu ahal izateko, mezua predikatzea; horrela, beren bekatuen neurria betetzen ari dira etengabe; baina badatorkie gainera, eta behin betiko, Jainkoaren haserre-zigorra.

17. Senideok, guri dagokigunez, aldi batez zuengandik urruti aurkitu ginelarik —gorputzez, ez bihotzez—, eginahalak eta gehiago egin genituen zuek aurrez aurre ikustera joateko. Hain baitzen kartsua gure gogoa,

18. zuei ikustaldi bat egitea erabaki genuen —ni neu, Paulo, behin baino gehiagotan saiatu ere bai—; baina Satanasek galarazi egin zigun.

19. Izan ere, nor izango da gure itxaropena eta poza? Nor, zuek izan ezik, Jauna agertuko denean beronen aurrean harro aurkeztuko dugun garaipen-koroa?

20. Bai, zuek zaituztegu geure aintza eta poza.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 2