Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 2:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Senideok, ongi dakizue gure egonaldia zuen artean ez zela alferrikakoa gertatu.

2. Dakizuenez, sufrimenduak eta irainak jasan berriak ginen Filipon; hala ere, Jainkoak emaniko ausardiaz adierazi genizuen beraren berri ona zailtasun handien artean.

3. Gure predikua, izan ere, ez zen uste okerretan oinarritua, ezta asmo maltzurrez nahiz engainuz egina ere.

4. Bestela baizik, Jainkoak berri ona gure esku jartzeko gai ikusi gaituenez, horren arabera hitz egiten dugu, ez gizakiei atsegin emateko, gure bihotzak aztertzen dituen Jainkoari baizik.

5. Jainkoa dut lekuko, eta zuek ere badakizue, ez ginela behin ere lausenguaz baliatu, ezta diru-gosearen eraginez jardun ere;

6. ez genuen giza onespena ere bilatu, ez zuengandik, ez besterengandik.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 2