Itun Zaharra

Itun Berria

1 Pedro 4:12-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Ene senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor piztu den suarengatik, zerbait harrigarria izango balitz bezala.

13. Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten.

14. Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete, honek Jainkoaren Espiritu ospetsua zuengan dagoela esan nahi du eta.

15. Ez dezatela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaizkile izateagatik, edo bazterrak nahasten ibiltzeagatik;

16. baina kristau izateagatik bada, ez bedi lotsa eta gorets beza Jainkoa izen hori daramalako.

17. Iritsi baita Jainkoaren auzia hasteko garaia, eta Jainkoaren familiatik bertatik hasiko da. Eta auzia gurekin hasten bada, zein izango ote da Jainkoaren berri ona sinesten ez dutenen azkena?

18. Zintzoa nekezsalbatzen bada, zer izango ote da gaiztoez eta bekatariez?

19. Beraz, Jainkoak hala nahirik sufritzen dutenek jar dezatela beren burua leiala den Egilearen eskuetan , on egiteari utzi gabe.

Irakurri kapitulu osoa 1 Pedro 4