Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 9:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Giza esperientziako adibideak aipatzen ditudala? Eta ez ote dio gauza bera Moisesek ere?

9. Legean, hain zuzen, honela dago idatzirik: Ez diozumuturrekorik ipiniko gari jotzen ari den idiari. Idien arduraz ote dio hori Jainkoak?

10. Ala ez ote dio hori guregatik, hain zuzen? Jakina, bada, guregatik dagoela idatzia. Izan ere, bai lurra lantzen duenak, bai gari jotzen ari denak, fruituan bere partea izango duen itxaropenez egin behar du lan.

11. Zuengan espirituzko ondasunak erein baditugu, gehiegi ote da zuengandik lurreko ondasunak jasotzea?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 9