Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 9:23-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Eta guztia berri onagatik egiten dut, berri on horretan neuk ere parte izan dezadan.

24. Denok dakizue kiroldegian partaide guztiek egiten dutela lasterka, baina saria batek bakarrik jasotzen duela. Beraz, egizue lasterka, irabazteko eran.

25. Atletek diziplina gogorra ezartzen diote beren buruari, eta hori, zimeltzen den koroa irabazteko; guk, ordea, zimeltzen ez dena irabazteko.

26. Ni ere hala aritzen naiz; ez lasterka itsu-itsuan egiten duena edo ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala;

27. baizik eta neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut, besteei irakatsi ondoren neu baztertua gerta ez nadin.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 9