Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 4:9-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Dirudienez, gu, apostoluok, Jainkoak azken tokian jarri gaitu, heriotzara kondenatuak bagina bezala; ikuskizun bihurtu gaitu mundu guztiarentzat, bai aingeruentzat, bai gizon-emakumeentzat.

10. Gu zoroak omen gara Kristorengatik; zuek, berriz, kristau zentzudunak. Gu ahulak, zuek sendoak; zuek izen handikoak, gu gutxietsiak.

11. Orain arte hor ibili gara goseak, egarriak, larrugorri eta gaizki erabiliak; ez daukagu non bildurik,

12. eta lehertzeraino egiten dugu lan geure eskuz. Irain egiten digute eta guk bedeinkatu; erasoka erabiltzen gaituzte eta guk jasan;

13. gaizki-esaka ari zaizkigu eta guk gozoki erantzun. Orain artean, munduko simaurra bezala gara, guztien hondakin.

14. Hau idaztean, ez zaituztet lotsarazi nahi, ohartarazi baizik, seme-alaba maiteak zaituztedanez gero.

15. Kristau bezala baduzue irakasle franko, ez ordea aitarik asko; kristau bezala nik sortu zintuztedan berri onaren bidez.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 4