Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 16:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jerusalemgo fededunentzat egin beharreko diru-bilketari dagokionez, egin zuek ere Galaziako eliz elkarteei agindu niena.

2. Igandero, eman dezala bakoitzak bere borondatez aurreratu ahal izan duena; horrela, ni joango naizenean, ez dugu diru-bilketa egiten ibili beharrik izango.

3. Ni heltzean, ziurtagiriak eman eta Jerusalemera bidaliko ditut zuek aukeratuak, zuen erregalua eramatera.

4. Eta ni joatea on bada, elkarrekin joango gara.

5. Mazedoniatik igaro ondoren joango naiz zuenera, Mazedonian barrena egin behar baitut bidaia.

6. Badaiteke zuekin gelditzea eta, beharbada, negu osoan; gero, noranahi joango naizela ere, bidaiari jarraitzeko laguntza eman ahal izango didazue.

7. Oraingo honetan ez zaituztet bidenabar bakarrik ikusi nahi. Badut itxaropen luzaroxeago egongo naizela zuekin, Jaunak hala nahi badu.

8. Baina Efeson geldituko naiz Mendekoste arte,

9. lan handia egiteko aukera ederra egokitu baitzait, nahiz eta asko izan aurka jarri direnak.

10. Timoteo joango balitz, hartzazue ongi, zuen artean uzkurtua egon ez dadin, bera ere ni bezala Jaunaren lanean ari baita.

11. Ez dezala inork gutxiets. Emaiozue laguntza niregana etortzeko bidaiari bakean jarrai diezaion, haren zain bainago senideekin batera.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 16