Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:44-55 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

44. haragizko gorputza ereiten da eta espirituzkoa pizten; haragizko gorputza baden bezala, espirituzkoa ere bada.

45. Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.

46. Ez zen espirituzkoa izan lehenengoa, haragizkoa baizik; espirituzkoa ondoren dator.

47. Lehenbiziko gizakia lurreko hautsetik hartua izan zen; bigarrena, berriz, zerutik dator.

48. Lurtarra, Adam, lurtarren eredu eta irudi da; zerutarra, Kristo, zerutarrena.

49. Eta lurtarraren irudiko garen bezala, zerutarraren irudiko ere izango gara.

50. Senideok, honekin esan nahi dizuet, hezur-mamizko gorputza ezin dela Jainkoaren erreinuaren jabe egin, ezta ustelkorra dena ustelezin denaren jabe ere.

51. Hara, misterio bat adierazten dizuet: ez gara denok hilko, baina izatez aldatuak izango gara denok

52. unetxo batean, begien itxi-ireki batean, azkeneko turuta-hotsarekin batera. Izan ere, turutak joko du eta hildakoak ustelezin piztuko dira eta gu izatez aldatuak izango.

53. Gure izate ustelkorrak bizi ustelezinez jantzi behar du, eta izate hilkorrak hilezkortasunez.

54. Gure izate ustelkorra bizi ustelezinez jantziko denean, eta izate hilkorra hilezkortasunez, orduan beteko da Liburu Santuak dioena: Behin betiko galdua gertatu da heriotza.

55. Non duk , Herio, heure garaipena? Non heure eztena?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15