42. Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina;
43. ereiten dena mespretxagarria, pizten dena ospetsua; ereiten dena ahula, pizten dena indartsua;
44. haragizko gorputza ereiten da eta espirituzkoa pizten; haragizko gorputza baden bezala, espirituzkoa ere bada.
45. Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.
46. Ez zen espirituzkoa izan lehenengoa, haragizkoa baizik; espirituzkoa ondoren dator.
47. Lehenbiziko gizakia lurreko hautsetik hartua izan zen; bigarrena, berriz, zerutik dator.
48. Lurtarra, Adam, lurtarren eredu eta irudi da; zerutarra, Kristo, zerutarrena.
49. Eta lurtarraren irudiko garen bezala, zerutarraren irudiko ere izango gara.
50. Senideok, honekin esan nahi dizuet, hezur-mamizko gorputza ezin dela Jainkoaren erreinuaren jabe egin, ezta ustelkorra dena ustelezin denaren jabe ere.
51. Hara, misterio bat adierazten dizuet: ez gara denok hilko, baina izatez aldatuak izango gara denok