Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:38-42 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

38. Jainkoak ematen dio haziari berak nahi bezalako forma, bakoitzari dagokiona.

39. Ez dira berdinak gorputz guztiak: gauza bat da gizakiaren gorputza, bestea aberearena, bestea hegaztiena eta bestea arrainena.

40. Badira zeruko izakiak eta lurrekoak, baina zerukoek eta lurrekoek ez dute distira bera.

41. Eguzkiaren distira honelakoa da, ilargiarena halakoa eta izarrena bestelakoa. Eta izarrek berek ere ez dute denek distira berdina.

42. Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina;

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15