Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:36-50 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

36. Zoro hori, zuk ereindakoa ez da ernetzen aurrez hiltzen ez bada.

37. Eta ereiten duzuna ez da gero haziko den landarea, hazi hutsa baizik, gari-hazia nahiz beste edozein hazi izan.

38. Jainkoak ematen dio haziari berak nahi bezalako forma, bakoitzari dagokiona.

39. Ez dira berdinak gorputz guztiak: gauza bat da gizakiaren gorputza, bestea aberearena, bestea hegaztiena eta bestea arrainena.

40. Badira zeruko izakiak eta lurrekoak, baina zerukoek eta lurrekoek ez dute distira bera.

41. Eguzkiaren distira honelakoa da, ilargiarena halakoa eta izarrena bestelakoa. Eta izarrek berek ere ez dute denek distira berdina.

42. Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina;

43. ereiten dena mespretxagarria, pizten dena ospetsua; ereiten dena ahula, pizten dena indartsua;

44. haragizko gorputza ereiten da eta espirituzkoa pizten; haragizko gorputza baden bezala, espirituzkoa ere bada.

45. Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.

46. Ez zen espirituzkoa izan lehenengoa, haragizkoa baizik; espirituzkoa ondoren dator.

47. Lehenbiziko gizakia lurreko hautsetik hartua izan zen; bigarrena, berriz, zerutik dator.

48. Lurtarra, Adam, lurtarren eredu eta irudi da; zerutarra, Kristo, zerutarrena.

49. Eta lurtarraren irudiko garen bezala, zerutarraren irudiko ere izango gara.

50. Senideok, honekin esan nahi dizuet, hezur-mamizko gorputza ezin dela Jainkoaren erreinuaren jabe egin, ezta ustelkorra dena ustelezin denaren jabe ere.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15