Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:30-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Eta gu, zertarako gabiltza etengabe arriskutan?

31. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunari esker, zuek nire harrotasuna zaretela bezain egia da egunero heriotza gainean dudalarik bizi naizela.

32. Efeson basapiztien kontra borroka egin nuen hartan, giza helburu hutsez ari izan banintz, zer irabaziko nukeen horrekin? Hilak pizten ez badira, jan dezagun eta edan, bihar hil behar dugu eta.

33. Ez zaitzatela inork engaina! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte.

34. Etor zaitezte senera eta utzi bekatu egiteari, zuetako batzuek ez baitute ezagutzen Jainkoa. Zeuen lotsarako diotsuet.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15