Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:28-47 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko dizkionean, Semea bera menpean jarriko zaio gauza guztiak menpean jarri zizkionari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da.

29. Badira zuen artean hildakoengatik bataiatzen direnak. Baina benetan hilak pizten ez badira, zertarako balio du hildakoengatik bataiatzeak?

30. Eta gu, zertarako gabiltza etengabe arriskutan?

31. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunari esker, zuek nire harrotasuna zaretela bezain egia da egunero heriotza gainean dudalarik bizi naizela.

32. Efeson basapiztien kontra borroka egin nuen hartan, giza helburu hutsez ari izan banintz, zer irabaziko nukeen horrekin? Hilak pizten ez badira, jan dezagun eta edan, bihar hil behar dugu eta.

33. Ez zaitzatela inork engaina! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte.

34. Etor zaitezte senera eta utzi bekatu egiteari, zuetako batzuek ez baitute ezagutzen Jainkoa. Zeuen lotsarako diotsuet.

35. Norbaitek galde dezake: Eta hilak nola pizten dira? Nolako gorputzez itzuliko dira bizira?

36. Zoro hori, zuk ereindakoa ez da ernetzen aurrez hiltzen ez bada.

37. Eta ereiten duzuna ez da gero haziko den landarea, hazi hutsa baizik, gari-hazia nahiz beste edozein hazi izan.

38. Jainkoak ematen dio haziari berak nahi bezalako forma, bakoitzari dagokiona.

39. Ez dira berdinak gorputz guztiak: gauza bat da gizakiaren gorputza, bestea aberearena, bestea hegaztiena eta bestea arrainena.

40. Badira zeruko izakiak eta lurrekoak, baina zerukoek eta lurrekoek ez dute distira bera.

41. Eguzkiaren distira honelakoa da, ilargiarena halakoa eta izarrena bestelakoa. Eta izarrek berek ere ez dute denek distira berdina.

42. Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina;

43. ereiten dena mespretxagarria, pizten dena ospetsua; ereiten dena ahula, pizten dena indartsua;

44. haragizko gorputza ereiten da eta espirituzkoa pizten; haragizko gorputza baden bezala, espirituzkoa ere bada.

45. Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.

46. Ez zen espirituzkoa izan lehenengoa, haragizkoa baizik; espirituzkoa ondoren dator.

47. Lehenbiziko gizakia lurreko hautsetik hartua izan zen; bigarrena, berriz, zerutik dator.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15