Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:21-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Izan ere, heriotza gizon baten bidez etorri zen bezala, gizon baten bidez etorri zen hildakoen piztuera ere.

22. Eta Adamekin duten batasunagatik gizaki guztiak hiltzen diren bezala, Kristorekin duten batasunagatik guztiak itzuliko dira bizira.

23. Baina bakoitza bere garaian: lehenengo Kristo, lehen fruitu bezala; gero, Kristorenak, hau berriro etortzean.

24. Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emango dionean.

25. Kristok errege izaten jarraitu behar baitu, Jainkoak etsai guztiak haren oinazpian ipini arte.

26. Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da.

27. Izan ere, gauza guztiakharen menpean jarri ditu Jainkoak. Baina Liburu Santuak, dena haren menpeko dela esatean, ez du, noski, hor sartzen Jainkoa bera, gauza guztiak menpean jarri dizkiona.

28. Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko dizkionean, Semea bera menpean jarriko zaio gauza guztiak menpean jarri zizkionari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da.

29. Badira zuen artean hildakoengatik bataiatzen direnak. Baina benetan hilak pizten ez badira, zertarako balio du hildakoengatik bataiatzeak?

30. Eta gu, zertarako gabiltza etengabe arriskutan?

31. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunari esker, zuek nire harrotasuna zaretela bezain egia da egunero heriotza gainean dudalarik bizi naizela.

32. Efeson basapiztien kontra borroka egin nuen hartan, giza helburu hutsez ari izan banintz, zer irabaziko nukeen horrekin? Hilak pizten ez badira, jan dezagun eta edan, bihar hil behar dugu eta.

33. Ez zaitzatela inork engaina! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15