Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:21-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Izan ere, heriotza gizon baten bidez etorri zen bezala, gizon baten bidez etorri zen hildakoen piztuera ere.

22. Eta Adamekin duten batasunagatik gizaki guztiak hiltzen diren bezala, Kristorekin duten batasunagatik guztiak itzuliko dira bizira.

23. Baina bakoitza bere garaian: lehenengo Kristo, lehen fruitu bezala; gero, Kristorenak, hau berriro etortzean.

24. Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emango dionean.

25. Kristok errege izaten jarraitu behar baitu, Jainkoak etsai guztiak haren oinazpian ipini arte.

26. Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15