Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:19-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Kristorengan jarria dugun itxaropenak bizitza honetarako bakarrik balio badu, gizaki guztietan errukarrienak gara.

20. Baina ez, piztu da Kristo hildakoen artetik, heriotzatik piztuko direnen aitzindari.

21. Izan ere, heriotza gizon baten bidez etorri zen bezala, gizon baten bidez etorri zen hildakoen piztuera ere.

22. Eta Adamekin duten batasunagatik gizaki guztiak hiltzen diren bezala, Kristorekin duten batasunagatik guztiak itzuliko dira bizira.

23. Baina bakoitza bere garaian: lehenengo Kristo, lehen fruitu bezala; gero, Kristorenak, hau berriro etortzean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15