Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:18-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Eta zer esanik ez, hil diren kristauak ere galduak dira.

19. Kristorengan jarria dugun itxaropenak bizitza honetarako bakarrik balio badu, gizaki guztietan errukarrienak gara.

20. Baina ez, piztu da Kristo hildakoen artetik, heriotzatik piztuko direnen aitzindari.

21. Izan ere, heriotza gizon baten bidez etorri zen bezala, gizon baten bidez etorri zen hildakoen piztuera ere.

22. Eta Adamekin duten batasunagatik gizaki guztiak hiltzen diren bezala, Kristorekin duten batasunagatik guztiak itzuliko dira bizira.

23. Baina bakoitza bere garaian: lehenengo Kristo, lehen fruitu bezala; gero, Kristorenak, hau berriro etortzean.

24. Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emango dionean.

25. Kristok errege izaten jarraitu behar baitu, Jainkoak etsai guztiak haren oinazpian ipini arte.

26. Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da.

27. Izan ere, gauza guztiakharen menpean jarri ditu Jainkoak. Baina Liburu Santuak, dena haren menpeko dela esatean, ez du, noski, hor sartzen Jainkoa bera, gauza guztiak menpean jarri dizkiona.

28. Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko dizkionean, Semea bera menpean jarriko zaio gauza guztiak menpean jarri zizkionari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15