Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Senideok, irakatsi nizuen berri ona oroitarazten dizuet. Zuek onartu egin zenuten, hartan sendo oinarrituak zaudete

2. eta salbatu ere harexek salbatzen zaituzte, nik iragarri nizuen bezala eusten badiozue. Bestela, alferrik sinetsiko zenuten.

3. Neuk hartu nuena bera eskualdatu nizuen lehen-lehenik, hau da: Kristo gure bekatuengatik hil zela, Liburu Santuek esan bezala;

4. hobiratu egin zutela eta hirugarren egunean piztu egin zela, Liburu Santuek esan bezala;

5. Pedrori agertu zitzaiola, eta ondoren Hamabiei;

6. gero, bostehun eta gehiago senideri agertu zitzaien batera; haietatik gehienak bizirik daude oraindik, batzuk hil badira ere;

7. gero, Santiagori agertu zitzaion, ondoren apostolu guztiei.

8. Beste guztiei agertu ondoren, neuri ere agertu zitzaidan, garaiz kanpo jaiotako haurra bezalakoa naizen honi;

9. izan ere, apostoluetan txikiena naiz ni, apostolu izenik ere merezi ez duena, Jainkoaren Eliza pertsegitu bainuen.

10. Baina Jainkoak bere onginahiaz egin nau naizen hau, eta haren onginahia ez da fruiturik gabea izan niregan: beste apostolu guztiek baino lan gehiago egin dut, izan ere; ez, noski, nik, baizik eta Jainkoak nirekin bere onginahiaz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15