Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 14:36-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

36. Zer uste duzue? Zuenetik abiatu zela Jainkoaren hitza? Edota zuenera bakarrik heldu dela?

37. Norbaitek profeta dela edo Jainkoaren Espiritua duela uste badu, aitor dezala idazten dudan hau Jaunaren agindua dela.

38. Eta hala aitortzen ez badu, bera ere ez du aitortuko Jainkoak.

39. Beraz, ene senideok, irrika ezazue profezi dohaina, baina hizketa arrotzez mintzatzea galarazi gabe.

40. Dena den, egin guztia duintasunez eta ordenaz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 14