Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 14:30-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Hala ere, eseria dagoenen batek goi-agerpen bat hartuko balu, isil dadila hitz egiten ari dena.

31. Profeta bezala denok hitz egin dezakezue, baina banan-banan, entzuleek irakaspena eta adorea har ditzaten.

32. Profetek beren kontrolpean eduki behar dute profezi espiritua,

33. Jainkoak bakea maite baitu eta ez nahasmendua.Fededunen elkarte guztietan bezala,

34. emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitz egitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko, Moisesen legeak agintzen duen bezala.

35. Argibiderik nahi balute, galde biezaiete etxean beren senarrei, ez baita egoki emakumeek batzarrean hitz egitea.

36. Zer uste duzue? Zuenetik abiatu zela Jainkoaren hitza? Edota zuenera bakarrik heldu dela?

37. Norbaitek profeta dela edo Jainkoaren Espiritua duela uste badu, aitor dezala idazten dudan hau Jaunaren agindua dela.

38. Eta hala aitortzen ez badu, bera ere ez du aitortuko Jainkoak.

39. Beraz, ene senideok, irrika ezazue profezi dohaina, baina hizketa arrotzez mintzatzea galarazi gabe.

40. Dena den, egin guztia duintasunez eta ordenaz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 14