Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 14:29-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Profeta bezala mintzo direnei dagokienez, mintza daitezela bi edo hiru, eta gainerakoek eman dezatela beren iritzia.

30. Hala ere, eseria dagoenen batek goi-agerpen bat hartuko balu, isil dadila hitz egiten ari dena.

31. Profeta bezala denok hitz egin dezakezue, baina banan-banan, entzuleek irakaspena eta adorea har ditzaten.

32. Profetek beren kontrolpean eduki behar dute profezi espiritua,

33. Jainkoak bakea maite baitu eta ez nahasmendua.Fededunen elkarte guztietan bezala,

34. emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitz egitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko, Moisesen legeak agintzen duen bezala.

35. Argibiderik nahi balute, galde biezaiete etxean beren senarrei, ez baita egoki emakumeek batzarrean hitz egitea.

36. Zer uste duzue? Zuenetik abiatu zela Jainkoaren hitza? Edota zuenera bakarrik heldu dela?

37. Norbaitek profeta dela edo Jainkoaren Espiritua duela uste badu, aitor dezala idazten dudan hau Jaunaren agindua dela.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 14