Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 14:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Saia zaitezte, beraz, elkarrenganako maitasunean. Espirituaren dohainei dagokienez, irrika ezazue batez ere profezi dohaina.

2. Izan ere, hizketa arrotzez mintzo dena, Jainkoari mintzo zaio, ez gizakiei, inork ez baitio ulertzen: Espirituak eraginda, gauza misteriotsuak esaten ditu.

3. Profeta bezala mintzo dena, berriz, gizakiei mintzo zaie: fedean hazten laguntzen die, adoretu eta kontsolatu egiten ditu.

4. Hizketa arrotzez mintzo dena, bere buruari bakarrik zaio lagungarri; profeta bezala mintzo denak, berriz, eliz elkartea hazarazten du.

5. Nahi nuke zuek guztiok hizketa arrotzez mintzatzea; baina are nahiago profeta bezala mintzatzea. Zeren, eliz elkartea hazarazteko, hobe baita profeta bezala mintzatzea hizketa arrotzez mintzatzea baino, hizketa horren esanahia ere argitzen ez badu behintzat.

6. Begira, senideok: hizketa arrotzez hitz eginez aurkeztuko banintzaizue, zer on ekarriko lizueke horrek, nire hitzak ez balizue emango agerpenik, ez ezaguerarik, ez Jainkoarengandiko mezurik, ezta irakaspenik ere?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 14