Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 12:10-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. bati, mirariak egiteko ahalmena; beste bati, Jainkoaren izenean hitz egitea; bati, espiritu faltsua eta benetakoa bereiztea; besteari, hizketa arrotzez mintzatzea, eta beste bati, hizketa horren esanahia adieraztea.

11. Hori guztia, ordea, Espiritu bat berak egiten du, bere dohainak nahi duen bezala bakoitzari emanez.

12. Gorputzak, bat izan arren, atal asko ditu, baina atal guztiek, asko izan arren, gorputz bat osatzen dute. Gauza bera gertatzen da Kristorekin ere.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 12