Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 12:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Senideok, Espirituaren dohainei buruz zuek ezjakinean jarraitzerik ez dut nahi.

2. Badakizue, oraindik jentil zinetenean, sasijainko mutuetara jotzen zenutela itsu-itsuan.

3. Horregatik jakinarazten dizuet, inork ere ez duela esaten «Madarikatua Jesus» Jainkoaren Espirituak eraginda; eta inork ezin duela esan «Jesus da Jauna» Espiritu Santuak eraginik ez bada.

4. Era askotakoak dira dohainak, baina Espiritua bat bakarra;

5. era askotakoak zerbitzuak, baina Jauna bat bakarra;

6. era askotakoak egintzak, baina Jainkoa bat bakarra, guztiei egintza guztietara eragiten diena.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 12