Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 5:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Gaiztakeria oro bekatu da, baina bada heriotzara ez daraman bekaturik.

18. Badakigu Jainkoarengandik jaio denak ez duela bekatu egiten, Jainkoaren Semeak zaintzen baitu, eta Gaiztoak ezin dio inolako kalterik egin.

19. Badakigu Jainkoarenak garela eta mundu osoa Gaiztoaren esku dagoela.

20. Badakigu Jainkoaren Semea etorri dena eta adimena eman diguna egiazko Jainkoa ezagutzeko. Egiazko Jainkoarekin bat eginik gaude, beraren Seme Jesu Kristorekin bat eginda egonik. Hauxe dugu egiazko Jainkoa eta betiko bizia.

21. Seme-alabatxook, ibili kontuz idoloekin.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 5