Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 5:15-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Eta, gure eskariak entzuten dituela jakinik, ziur gaude eskuan daukagula eskatutako guztia.

16. Norbaitek, heriotzara ez daraman bekaturen bat egiten ikusten badu bere senidea, egin beza otoitz eta Jainkoak bizia emango dio; heriotzara ez daraman bekatua egiten dutenei buruz diot hau. Izan ere, bada heriotzara daraman bekatua ere, eta ez dut esaten horren alde eskatzeko.

17. Gaiztakeria oro bekatu da, baina bada heriotzara ez daraman bekaturik.

18. Badakigu Jainkoarengandik jaio denak ez duela bekatu egiten, Jainkoaren Semeak zaintzen baitu, eta Gaiztoak ezin dio inolako kalterik egin.

19. Badakigu Jainkoarenak garela eta mundu osoa Gaiztoaren esku dagoela.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 5