4. Ceren Jauna handi baita eta guciz goihesgarri, jainco gucien gainetic ikaragarri,
5. Ecic debru dira jendaien jainco guciac; bainan Jaunac eguin ditu ceruac.
6. Haren aitzinean dira aithorra eta edertasuna; haren sainduteguian, saindutasuna eta handitasuna.
7. Bihur dioçoçue Jaunari, oi jendaien herriac, bihur dioçoçue Jaunari ospe eta ohore;
8. Bihur dioçoçue Jaunari bere icenaren ospea. Har çatzue bitimac eta sar çaitezte haren lorioetan;
9. Adora çaçue Jauna bere lorio sainduan. Lurra oro ikara bedi haren aitzinean:
10. Erraçue jendaietan, Jauna erreguetu dela. Ecen çucendu du lurraren ingurua, ceina ez baita kordocaturen; populuac çucentasunean juiatu ditu.
11. Goihera beitez ceruac, eta bozcarioz jauz bedi lurra; iharros beitez itsasoa eta haren barnecoac;
12. Boz beitez bazterrac eta hequietan direnac oro. Orduan oihanetaco çuhamu guciac bozcarioz jaucico dira
13. Jaunaren aitzinean, ceren heldu den, ceren heldu den lurraren juiatzera. Lurra juiatuco du çucentasunean; populuac juiatuco ditu bere eguiaren arabera.