1. Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2. Ceruec derrate Jaincoaren ospea, eta orciac diotza haren escuticaco lanac.
3. Egunac egunari erraten dio solas hori; gauac gaua jaquinsun eguiten du hortaz.
4. Ez da ez minçaia, ez hizcunçaric ceinetan aditzen ez baita hequien minçoa.
5. Lurraren hedadura gucira heldu içan da hequien solasen ocentasuna; lurraren bazter orotan ençuten dira hequien hitzac.