1. Lauda Jauna. Jaunari aithor emoçue, ceren den ona, ceren mendetan baitirau haren urricalmenduac.
2. Minça beitez Jaunac berrerosi dituenac, etsaiaren escutic berrerosi eta herrialde orotaric bildu dituenac,
3. Iguzqui-sorcetic etzateco lekuraino, ipharretic itsasoraino.
4. Mortuan, toqui agorretan bazterrez bazter ibili dira; egoitzazco hiri bateraco bidea ez dute aurkitu içan.
5. Gosez eta egarriz, hequien arima iraungui da hequien baithan.
6. Eta beren hesturan deihadar eguin diote Jaunari, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.