Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 2:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Erroçuete çuen anaiei: Ene populua; eta çuen arrebari: Urricalpen ardietsia.

2. Juia çaçue, juia çuen ama; ceren ez baita hura ene emaztea guehiago, ez-eta ni ere haren senharra. Bere beguithartetic ken betza bere lohiqueriac, eta bercerequilaco kutsapenac bere bulharren erditic;

3. Beldurrez-eta larruraino biluz, eta bere sort-egunean beçala eçar deçadan; eta eguin deçadan mortua eta bideric gabeco lurra iduri, eta hilaraz deçadan egarriz.

4. Haren semeei ez natzaiote urricalduren, galduqueriaren umeac direlacoz.

5. Hequien ama bercerequin kutsatu baita, hequiez amatu dena ahalquez estalia da, ceren erran içan duen: Ene oguia, ene ura, ene ilea, ene lihoa, ene olioa, ene edaria ematen darotedan ene galaien ondotic goanen naiz.

6. Aria hortaz, huna non nic elhorriz hersiren diodan bere bidea, eta harrasiz hersiren diot, eta bere bidexcac ez ditu aurkituren.

7. Eta jarraiquiren da bere galaiei, eta ez ditu atzemanen; eta bilhaturen ditu eta ez ditu kausituren, eta erranen du: Goanen naiz, eta bihurturen naiz ene lehembicico guiçona ganat; ceren ongui bainincen orduan, orai baino hobequi.

8. Eta ez du jaquin hau, nic eman niozquiela oguia, arnoa eta olioa; eta nic aberastu dudala cilharraz eta urheaz, ceinetaric eguin içan baitute Baal.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 2