27. Atzemana balitz, eta joa balitz odolaren asperçaile denaz, hura hil luqueena hoben gabe litaque.
28. Ecen ihesliarrac hirian egon behar çuen aphez-handia hil cedien arteo: bainan hau hil den ondoan, heriotzeguina bihurtuco da bere lurrera.
29. Manamendu hauquiec bethi iraunen dute eta legue içanen dira egonen çareten toqui gucietan.
30. Heriotze-eguilea, lekucoac ençun ondoan, gaztigatua içanen da: nihor ez da condenatuco lekuco bakar baten lekucotasunaren gainean.
31. Odolaz hobendun denaren ganic ez duçue hartuco odol-sariric; bera içanen da berehala hila.
32. Desterratuac eta ihesliarrac niholaz-ere ecin bihurtuco dira beren hirietara, aphez-handia hil dadien aitzinean,
33. Beldurrez-eta kutsa deçaçuen çuen egonlekuco lurra, ceina nothatua içanen baita hobenic gabecoen odolaz: eta ez daiteque bercela xahutua içan baicic-ere berceren odola ixuri duenaren odolaz.
34. Eta horrela xahu eguinen da çuen lurra, eta ni egonen naiz çuequin. Ecen ni naiz Israelgo semeen artean nagoen Jauna.