1. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:
2. Noiz arteo atsecabe emanen dioçue ene arimari, eta ehoa iduquiren nauçue çuen erasiez?
3. Huna hamarretan hari çaretela ni ahalquetara arthiqui beharrez, eta ni gaizqui erabilceaz etzaitzue beguithartea gorritzen.
4. Jaquingabe bat içatu banaiz ere, enetzat içanen da nasqui ene jaquingabetasuna.