1. Jauna minçatu citzaioen Jeremiasi, cioelaric:
2. Çaude Jaunaren etcheco athean, eta han goraqui athera çaçu solas hau, eta erraçu: Adi çaçue Jaunaren hitza, Judaco guiçonac, athe hauquietaric sarcen çaretenac Jaunaren adoratzeco.
3. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: onerat ematzue çucembideac eta çuen lehiac, eta çuequin eguinen dut ene egoitza leku huntan.
4. Ez fida gueçurrezco elheetan dioçuelaric: Jaunaren temploa, Jaunaren temploa, Jaunaren temploa, da hau.
5. Ecen çuen bideac eta lehiac oneco alderat bidatzen baditutzue; guiçonaren eta bere lagunaren artean çucenari bere bidea ematen badioçue;
6. Arrotzari, umeçurçari eta alhargunari ez badioçuete bidegaberic eguiten; odol hobengabea leku huntan ez baduçue ixurcen, eta jainco arrotzen ondotic ez baçarete cerorren gaitzetan ibilcen;
7. Ene egoitza çuequin eguinen dut leku huntan, mendetic mendetaco çuen arbasoei eman içan diotedan lurrean.
8. Huna ordean çuec ematen duçuela çuen sinhestea deusere baliatuco etzaizquitzuen elhe gueçurrezcoetan: