9. Huna cer dioen armadetaco Jaunac: Israelgo ondarrac hartuac içanen dira, hala-nola mahasti batean bilcen baita azquen molkoraino; mahats-bilçaileac sasquira beçala, itzul çaçu escua.
10. Nori minçaturen naiz? nor errequeituren dut adi neçan? Horra horien beharriac ingurebaquigabeac direla, eta ecin deçaquete adi; horra laidaquiçun eguin çaiotela Jaunaren hitza, eta ez dute onhesten.
11. Horren gatic Jaunaren ariazco suminduraz bethea naiz; lan içan dut jasaiten; ixur çaçu çure hasarrea haurren gainera carriquetan eta batean gazte-mulçoen gainera; ecen senharra emaztearequin hartua içanen da, çaharra çaharquituarequin.
12. Horien etche, landa eta emazteac orobat berce batzuen escuetara goanen dira; ceren ene besoa lurreco egoiliarren gainera hedaturen baitut, dio Jaunac;
13. Ecen ttipienetic handieneraino, oro jaramanqueriari emanac dira; eta profetatic apheceraino, guciac cimarku eguiten hari dira.
14. Eta beren laidotara goçatzen çuten ene populuco alabaren asaldua, erranez: Baquea, baquea. Eta baqueric etzen.