7. Cein da, ibaia beçala eta ibaietaco turrustac hancen diren beçala, igaiten den hori?
8. Eguiptoa igaiten da ibaia iduri; ibaiec beçala daramazqui bere uhinac, eta erraten du: Iganez estaliren dut lurra, galduco ditut hiria eta hiritarrac.
9. Igan çaitezte çaldietara, jauz orga-lasterretara; aitzina, hazcarrac, Ethiopiarrac, Libiar erredoladunac, eta Lidiar, gueci harcen eta arthiquitzen daquiçuenac.
10. Egun hau ordean armadetaco Jainco Jaunaren eguna da, aspercundeco eguna, bere etsaietaric aspercunde harcecoa; ezpatac iretsico ditu, aseco eta hordituco da hequien odolez; ecen armadetaco Jainco Jaunaren bitima ipharraldeco lurrean da, Ufrataco ur-heguian.
11. Galaadera igan hadi eta har çan balsamua, Eguiptoar nescatcha gaztea; alferretan erabiliren ditun asco sendacari; sendatzeric hiretzat ez dun.
12. Jendaiec ençun dine hire laidoa, eta hire orrobiec bethe dine lurra; ceren hazcarrac hazcarrari jaçarri baitio eta biec batean jo baitute lurra.