3. Xuxent çatzue harmac eta erredolac, eta abia çaitezte guerlara.
4. Çaldizcoac, uztar çatzue çaldiac, eta igan çaitezte; jaunçatzue cascac, dirdiraraz lançac, soinera guerrunceac.
5. Bainan cer! Ikusten ditut ikaratuac, eta guibelaz itzulcean, hequietaric hazcarrenac hilac; herresacan ihes eguin dute eta ez dute guibelerat beguiratu; alde orotaric icialdura, dio Jaunac.
6. Çalhuac ez beça ihesari jo, eta hazcarrac ez beça içan itzurceco usteric; ipharraldean, Ufrataco ur-heguian içan dire garhaituac eta jo dute lurra.
7. Cein da, ibaia beçala eta ibaietaco turrustac hancen diren beçala, igaiten den hori?