1. Orduco egun batez, Jaunac erran çuen: Israelgo ahaidego gucien Jaincoa içanen naiz, eta hequiec içanen dire ene populua.
2. Hau dio Jaunac: Mortuan gracia aurkitu du ezpatari itzuri cen populuac; Israel goanen da bere phausuco lekura.
3. Jauna aguercen çait aspaldidanic. Eta bethico amodioz çaitut maithatu; hargatic, çutaz urricalduz, bildu çaitut ene gana.
4. Eta berriz alchaturen çaitut, eta alchatua içanen çare, oi Israelgo nescatcha; aguerturen çare oraino çure atabalequin eta ilkico çare musicarien erdian.
5. Landaturen ditutzu oraino mahastiac Samariaco mendietan; landatzen harico dire, bainan mahatsic ez dute bilduco, ordua ethorri arteo;
6. Ecic egun bat içanen da, ceintan çainec Efraimgo mendian oihu eguinen baitute: Xuti çaitezte eta Sionera igan gaitecen gure Jainco Jaunaren gana.