35. Guiçonari çucembidearen kencen Guciz-Goraren beguien aitzinean, LAMED.
36. Bere çucenean guiçon baten galcen, horrelacoric ez daqui Jaunac. MEM.
37. Cein da, Jaunac manatu gabe erran duena, gauça bat eguin çadien? MEM.
38. On-gaitzac ez othe dire Guciz-Goraren ahotic ilkitzen? MEM.
39. Certaco gurguriatzen du guiçon biciac, bere bekatuençat açurriatua den guiçonac? NUN.
40. Ikar detzagun gure bideac; bilha gaitecen, eta Jaunaren gana bihur. NUN.
41. Goiti detzagun bihotzac escuequin Jauna gana ceruetara. NUN.
42. Tzarquerian ibili gare, eta hasarretzera deithu çaitugu; hargatic çaude çu gogorretic. SAMECH.
43. Çure hasarreaz inguratu çare, eta jo gaituçu; hilca haritu çaizquigu, eta ez gaituçu guphidetsi. SAMECH.
44. Hedoi bat eçarri duçu çure aitzinean, othoitza etzadien iragan. SAMECH.
45. Errotic atheratua eta arthiquia utzi nauçu populuen erdian. PHE.