4. Eta ingurebaqui çuen çorcigarren egunean Jaincoac manatu içan cioen beçala,
5. Ehun urthe bethe cituen ondoan: ecen aitac adin hura çuen Isaac sorthu cenean.
6. Eta Sarac erran çuen: Jaincoac bozteco bide eman darot: hau ençunen duten guciac boztuco dira enequin.
7. Eta erran çuen berriz: Norc sinhetsico çuen Abrahamec ençun behar çuela Sarac hazten çuela bere esnez seme bat, hari emana noiz-ere jadanic agudetua baitzen?
8. Haurra larritu cen, eta içan cen higüindua: eta Abrahamec, higüinceco egunean eguin çuen barazcari handi bat.
9. Sarac ikusiric Agar eguiptoarraren semea dostatzen Isaac bere semearequin, erran cioen Abrahami:
10. Camporat ematzu nescato hori eta bere semea: ecen çure nescatoaren semea, ez da premu içanen Isaac ene semearequin.
11. Abrahamec hau gogor atzeman çuen bere semearençat.
12. Jaincoac erran cioen: Haurraren eta çure nescatoaren gaineco solas hori ez bequiçu latz iduri: edocein gauça erran deçaçun Sarac, ençun çaçu haren hitza: ecen Isaaquen ganic hartuco du çure ondoregoac bere icena.
13. Bainan çure nescatoaren semea eçarrico dut jendaia handi baten buru, ceren den çuganicacoa.
14. Abraham jaiqui cen beraz goicean-goicic, eta ogui bat eta çahagui bat ur harturic, Agarri bizcarrean eçarri ciozcan, haurra eman cioen, eta igorri çuen etchetic. Agar atheratu ondoan, bazterrez bazter çabilan Bersabeco mortuan.