15. Nic eguin çaitut orga berri bat beçala, oguiac jotzen dituena eta bihitzeco horçac daduzcana; mendiac joco eta xehatuco eta munhoac herrautsa beçala eçarrico ditutzu.
16. Haiçaturen ditutzu, eta haiceac eramanen ditu, eta xirimolac barraiatuco; eta çu, Jauna baithan boztuco, eta Israelgo saindua baithan jaucico çare.
17. Noharroin eta beharrac ur esque dabilça, eta ez dute aurkitzen; egarriac iharcen hari du hequien mihia. Nic, Jaunac, ençunen ditut; nic, Israelgo Jaincoac, ez ditut bazterrerat utzico.
18. Ibaiac idequiren ditut mendixquen maceletan eta ithurriac landen erdian, mortuac eçarriren ditut ur-maeletan, eta bideric gabeco lurra ur-errequetan.
19. Eremuan emanen ditut cedroa, elhorria, arraiana, olibondoa; mortuan, içaia, çuharra eta ezpela elkarrequin;
20. Ikus deçaten, eta jaquin, eta gogoan erabil, eta adi batean, Jaunaren escuac eguin duela hori, eta Israelgo sainduac creatu duela.
21. Athera çaçue juiamendura çuen çucena, dio Jaunac; aguer çaçue, baldin guerthuz bacindute cerbait, dio Jacoben erreguec.
22. Hurbil beitez eta erran biaçagute cer den guerthatu behar; beihala içatu diren gauçac eçagutaraz detzagutzue; eta bihotza horri emanic, eçaguturen dugu hequien akabança; erraguçue cer den guerthatu behar.
23. Erraguçue ethorquiçunean guerthatu behar dena, eta jaquinen dugu jainco çaretela; eguiçue halaber onguia edo gaizquia, ahal badeçaçue, eta guciac ikusiren dugu eta minçaturen gare.
24. Huna, ezdeusetaric eguinac çarete; etzeneticacoa da çuen eguinça; hatsgarriqueriac hautatu çaituztete.
25. Eraiqui dut ipharretic, eta iguzqui-sorcetic da ethorriren; deithaturen du ene icena, eta handi-mandiac lohia beçala, baxeriguileac buztina oinaz orhatzen duen beçala ditu erabiliren.
26. Cein çarete hatsarritic ethorquiçunaren errailea, arren-eta eçagut deçagun? cein da hastapenetic minçatu dena, erran dioçogun: Eguiatia çare? Bainan ez da çuetan berri-ekarleric, ez aitzinetic erraileric, ez-eta nihorc ez du çuen solasic aditu.
27. Jaunac lehembicicoric erranen du: Huna non diren; eta Jerusalemeri emanen diot berri onaren ekarlea.
28. Eta beguiratu dut, eta hequietaric etzen bat bakarra ere asmu baten atheratzeco, ez-eta galdearen gainean hitz baten ihardesteco.
29. Huna guciac gueçurti eta hequien eguinçac hutsal direla; hequien itchurac haice eta ezdeusqueria dira.