5. Eçar çac mahaina, atalaitic beguira çac jaten eta edaten hari direnei. Jaiqui, aitzindariac; loth erredolari.
6. Ecen hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta eçar çaçu atalari bat; ez cer-nahi ikus deçan, ethor bedi erratera.
7. Eta ikusi du bi guiçonequilaco orga-laster bat; bat cen asto baten gainean, eta bercea camelu baten bizcarrean; eta artharequin eta atzarriqui beguira egotu cen.
8. Eta lehoinac beçala oihu eguin çuen: Ni naiz Jaunaren atalaiaren gainean, bethi xutic egunaz; eta ene goaitean nago ni, gau guciz.