2. Eta populuec hartuco eta beren toquira erakarrico dituzte; eta Israelen etcheac içanen ditu hequiec muthil eta nescatotzat Jaunaren lurrean; bere atzemaileac içanen ditu gathibutzat; eta bere nausiac, azpico.
3. Eta hau guerthatuco da egun hartan, Jaincoac phausua eman daroqueçunean çure neke, çaphadura eta gathibutasun gogor aitzinean jasan ditutzunetaric:
4. Babilonaco erregueren contra hartuco duçu parabola hau, eta erranen duçu: Nola guelditu da çaphatzailea? nola baratu da cerga?
5. Jaunac hautsi ditu gaixtaguinen makila, nausi çabilçanen cigorra,
6. Populuac bere aiherrean jotzen cituena ecin-sendatuzco çauriaz, jendaiac bere errabian azpicotzen cituena, eta gogorqui jaçarcen ciotena.
7. Lur gucia phausuan jarri eta ixildu da; goiheretu eta bozcarioz jauci da,
8. Içaiac ere eta Libango cedroac boztu hire gainean dituc, diotelaric: Hi lokartu haicenaz gueroztic, nihor ez duc igaiten gare ebaquitzera.
9. Ifernu-beherea builan jarri duc hire helceari, eraiqui darozquic diganteac. Lurreco erregue guciac, jendaietaco buruçaguiac oro jaiqui dituc beren tronuetaric.
10. Oroc ihardetsico eta erranen daie: Eta hi ere sakitua içan haiz gu beçala, gure idurico eguina haiz hi ere.
11. Ifernuetara arthiquia içan duc hire hampurusqueria, lurrerat erori duc hire hiliquia; harrac içanen dituc ohetzat, eta ciçariac estalgui.
12. Nola erori haiz cerutic, Lucifer, goicetan goicic ilkitzen hincena? Erori haiz lurrera, jendaien çaurçailea?
13. Hi, hire bihotzean erraten huena: Iganen naiz cerura, alchaturen dut ene tronua Jaincoaren içarrez gorago, jarrico naiz lekucotasuneco mendiaren gainean, ipharraren aldean;