9. Oi naguia, noiz arteo egonen çare lo? noiz atzarrico çare çure lotic?
10. Aphur bat lotan, aphur bat lo-asman egonen çare, aphur bat bilduco ditutzu escuac, lo eguitea gatic:
11. Eta beharra gainera ethorrico çaitzu bidaiari bat beçala, eta erromeseria hala-nola guiçon harmatu bat. Bainan languile baçare, çure uzta ethorrico da ithurria beçala, eta beharrac urrun çuganic ihes eguinen du.
12. Guiçon arnegatua, guiçon alfer bat da; elhe malçurrez bethea dabila;
13. Hari da beguiz keinuca, çangoz joca; erhiz minço da.
14. Bere bihotz galduan gaizquiaren aphaincen hari da, eta noiz-nahi escatima eraiten dabila.
15. Bat-batean ethorrico çaio bere galpena, eta tupustean lehertua içanen da; harençat ez da guehiago sendagailuric.
16. Sei gauça dira Jaunac higüin dituenac, eta hatsgarri daduca haren arimac çazpigarrena:
17. Begui goratiac, mihi gueçurtia, escu hobengabeco odolaren ixurleac,