19. Makurbideez gogoa alhatzen duenac maite ditu kimerac; eta bere athea goratzen duena, bere galcearen ondotic dabila.
20. Barne tzarrecoa denac ez du onguia aurkituren; eta bi aldetara minço dena, asturugaitzera erorico da.
21. Bere laidagarri sorthu da çoroa; eta aita bat ere ez da bere haur erguelaz boztuco.
22. Arima goihereac adin loredun bat atheratzen du; gogo ilhunac iharcen ditu heçurrac.
23. Gaixtaguinac golkotic emaitzac harcen ditu, çucembidearen makurcea gatic.
24. Umoaren beguithartean arguitzen du çuhurciac; çoroaren beguiac lurraren berce buruan daude.
25. Çoroa da bere aitaren hasarregarri, eta jaio duen amaren hiragarri.