17. Adisquide denac noiznahiden maite içaten du; eta anaia, hesturaco orduan da eçagun.
18. Guiçon çoroa escu-çaflaca harico da, bere adisquidearen berme sarthu ondoan.
19. Makurbideez gogoa alhatzen duenac maite ditu kimerac; eta bere athea goratzen duena, bere galcearen ondotic dabila.
20. Barne tzarrecoa denac ez du onguia aurkituren; eta bi aldetara minço dena, asturugaitzera erorico da.
21. Bere laidagarri sorthu da çoroa; eta aita bat ere ez da bere haur erguelaz boztuco.
22. Arima goihereac adin loredun bat atheratzen du; gogo ilhunac iharcen ditu heçurrac.
23. Gaixtaguinac golkotic emaitzac harcen ditu, çucembidearen makurcea gatic.
24. Umoaren beguithartean arguitzen du çuhurciac; çoroaren beguiac lurraren berce buruan daude.
25. Çoroa da bere aitaren hasarregarri, eta jaio duen amaren hiragarri.
26. Ez da on prestuari bidegabe ekarcea, ez-eta çucen erabaquitzen duen buruçaguiaren jotzea.
27. Norc-ere beguiracorqui atheratzen baititu solasac, haina umoa da eta jaquina; eta guiçon arguitua izpiritu gurbilecoa da.
28. Çoroa ere, ixilic balin badago, çuhurçat aiphatua da; eta adimendutsutzat, ezpainac tincatzen baditu.